Lan istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hildako bat traktore istripuz Fustiñanan, urak hartutako eremu batean

Gertakaria zerk eragin duen ez badakite ere, Foruzaingoak esan du balitekeela heriotza berezkoa izatea.
18:00 - 20:00
Larrialdi zerbitzuek hilik aurkitu dute traktore barruan zegoen gizona

Gizonezko bat hil da gaur traktore istripuz Fustiñanan (Nafarroa), urak hartutako lur eremu batean, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

Gertakaria zerk eragin duen ez badakite ere, Foruzaingoak esan du balitekeela heriotza berezkoa izatea.

Horren harira, Ebro ibaiak urpean utzitako inguru batean izan bada ere, aipatu iturriek zehaztu dute ez dirudiela hori denik heriotza eragin duena.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X