Fenomeno bitxia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Norvegia liluratuta, Gasteizen ikusitako kirru izoztu batzuekin

Arkaiate auzoko baranda batean izoztutako formazio bitxi batzuk ikusi eta argazkia atera zien erabiltzaile batek. Norvegiako Meteorologia Institutuak forma txundigarri hauek ikertu ditu.
Rizos hielo izotza Araba. Foto: EITB (Arabamet)
Arabameteko kideek EiTBra bidali zuten argazkietako bat.

Natura ote da munduko artista onena? Zuriñe A. erabiltzaileak Arkaiate auzoan (Gasteiz) ateratako argazkiei erreparatuta baietz esango luke batek baino gehiagok. Izotza kiribilduta ageri da, baranda baten inguruan:

Araba astindu zuen elur eta hotz denboralean, urtarril amaieran, atera zituen argazkiok erabiltzaileak, eta @Arabamet meteorologia zaleen taldeari bidali zizkion. Honek EiTBren erabiltzaileen atarira igorri zituen, eta gai honetan aditu diren lagunei kontsulta egin zien, argibide eske.

Irudiok gure mugak zeharkatu dituzte, Norvegiako Meteorologia Institutuak (Meteorologisk Institut) forma txundigarri hauek ikertzeko asmoa zuela iragarri zien Arabameteko kideei. Hallgeir Elvehøy Norvegiako Energia eta Ur Baliabideen Departamentuko ikerlariak fenomenoaren nondik norakoak aztertu ditu eta ikerketa horren inguruko erreportajea egin dute institutuaren menpe dagoen Yr.no dibulgazio webgunean.

Nola sortu ziren, bada, kiribil izoztu horiek? Hotza dela eta, baranda barruan zegoen ura izoztu egin zen. Halakoetan, presioa handia denean, izotzak forma jakin bat hartzen du, kiribildua. Izotza presiopean egonda, kanpora atera zen barandaren soldadura-zuloetatik, baina jatorrizko formari eutsita. Hala, gizakiek egindakoak diruditen artelanak egiten ditu naturak. Oraingoan, baina, ez dira oharkabean pasatu.

Zure interesekoa izan daiteke

Leire Escajedo_EHU
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AAk emozioak interpretatzen ditu dagoeneko, baina legea ez da egokitu oraindik, EHUren ikerketa batek ohartarazi duenez

Sistema horiek modu jarraituan funtzionatzen dute egiten duguna etengabe aztertzen eta gure portaerari buruzko ondorioak ateratzen, eta horrek zaildu egiten du gaur egungo kategorien arabera sailkatzea. Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren saria jaso du ikerketak, eta Leire Escajedo EHUko Konstituzio Zuzenbideko irakasle eta ikertzaileak "teknologiak aurrera egiten duen azkartasunaren eta Zuzenbideak horretara egokitzeko duen gaitasunaren arteko desfasea" daogela azpimarratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X