Gizon batek emaztea hil du Denian (Alacant)
Gizon batek emaztea hil du bart Denian (Alacant), udaleko iturriek jakinarazi dutenez.
Emakumearengandik urruntzeko agindua zuen gizonak, baina halere, elkarrekin bizi ziren biak Gandia kaleko 5. zenbakiko etxebizitza batean.
Gizonezkoak 091 larrialdiko telefonora deitu du 04:00ak aldera krimena aitortzeko. Bertaratu diren poliziek ohean topatu dute emakumea, lepoan zauri sakona zuela, hilda. Antza, gizonak aizto batekin egin dio eraso. Ondoren, bere burua ere zauritu du gizasemeak eta ospitalera eraman behar izan dute, atxilotuta.
Hilketa honekin, 12 dira Espainiako Estatuan bikotekideak hildako emakumeak. Horrez gain, Orban (Alacant) zendutako emakume baten kasua ikertzen ari dira. Senarrak krimena aitortu zion Berlingo Poliziari.
Alacanten bakarrik, sei dira hildakoak: bost emakume eta ume bat.
Lehen kasua urtarrilaren 12an jazo zen Elxen, gizon batek bi emakume hil zituen, emaztea eta haren ahizpa. Astebetera, Orban hildako 69 urteko emakume baten gorpua topatu zuten. Martxoaren 9an, berriz, senarrak jipoia eman eta zortzi egunera beste emakume bat hil zen Deniako ospitalean. Bosgarren emakumea Algorfan hil zuen senarrak. Torreviejan izan da azken kasua. Gizonezko batek bikotekidearen semea hil zuen, honek tratu txarrak salatzera joan behar zelako.
--------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu, kontuan hartu gida honetako gomendioak edo deitu 016 telefono zenbakira; doakoa da eta ez du arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.