Telebista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Game of Thrones' Nafarroan filmatzea aztertzen ari dira

Telesailaren arduradunek Bardea bisitatu dute dagoeneko, seigarren denboraldiaren hainbat eszena bertan grabatzea aztertzeko.
Daenerys Targaryen (eskuinean), telesaileko pertsonaia ospetsuenetako bat. IMDB
Daenerys Targaryen (eskuinean), telesaileko pertsonaia ospetsuenetako bat. IMDB

"Game of Thrones" telesail ospetsua Nafarroan filmatzea aztertzen ari dira. Izan ere, ekoizpen horren arduradunek Bardea bisitatu dute, hurrengo denboraldiko hainbat eszena bertan grabatzea aztertzeko.

Diario de Navarra egunkariak gaurko alean jakinarazi duenez, telesailaren seigarren denboraldia filmatzeko aztertzen ari diren lekuetako bat baino ez da Bardea. Hau da, oraingoz ez dago esaterik bertan grabatuko duten, erabakia ez baitute oraindik hartu.

"Game of Thrones" telesaila Nafarroan filmatzeak datu ekonomiko eta turistiko onak ekarriko lizkioke lurraldeari. Aurten, esate baterako, Osunan (Sevilla) egin dituzte hainbat filmazio, eta, horren ondorioz, hotel guztiak lepo izan dira eta turisten kopurua % 20 hazi da.

Bardeako basamortuak badaki zer den superprodukzio bat hartzea, Hollywoodeko hainbat pelikula filmatu baitituzte bertan, hala nola The World is Not Enough, James Bonden filma, eta The Counselor, Ridley Scotten lana.

Telesailaren seigarren denboraldia (egun bosgarrena ematen ari dira) aurtengo uztailaren amaieran hasiko dira filmatzen, Belfasten. Espainiako Estatuan baditu dagoeneko hainbat lokalizazio baieztatuta, tartean Gironan (Katalunia) eta Peñiscolan (Castello).

"Game of Thrones" telesaila A Song of Ice and Fire George R.R. Martin idazlearen liburuetan oinarrituta dago, arrakasta handia lortu du mundu osoan, eta gaur egun telebistaren munduan dagoen ikurretako bat da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X