Uztailean hasiko da Osakidetza pneumokokoaren kontrako txertoa ematen
Uztailaren 1etik hasita, aurten jaiotako ume guztiei eskainiko die Osakidetzak pneumokokoaren kontrako txertoa, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak iragarri duenez.
Darponek agerraldia egin du gaur txertaketa egutegian egindako aldaketen berri emateko. Urte hasiera iragarri zuenez, pneumokokoaren kontrako txertoa egutegian sartzea erabaki zuen Osakidetzak, eta gaur jakinarazi duenez, uztailean hasiko dira osasun zentroetan txertoa eskaintzen.
Urtero behar diren 100.000 dosiak erosteko 2,5 milioi euro bideratuko ditu Osasun Sailak.
Orain arte, gurasoek ordaindu behar zuten txertoa, eta dosi bakoitzeko 76 euro pagatu. Uztailetik aurrera, baina, doakoa izango da euren haurtxoa txertatu nahi duten gurasoentzat. Hiru dosi eskainiko dira, bigarren, laugarren eta 12. hilabetean.
Darponek zehaztu duenez, 2015ean jaiotako haurtxo guztiei eskainiko diete, dagoeneko dosiren bat jaso duten edo tratamendua jaso gabe duten gorabehera.
Pneumokokoaren bakteriak otitisa, pneumonia eta meningitisa eragin ditzake, besteak beste.
Barizelaren txertoa
Kazetariek galdetuta, barizelaren kontrako txertoaz ere mintzatu da Darpon. Azaldu duenez, 10 urterekin ematen diete gaixotasuna izan ez duten haurrei eta gaur gaurkoz, ez dago arinago eman behar dela iradokitzen duen "larrialdi epidemiologikorik". Dena dela, Itziar Astigarraga Euskadiko Txetxoen Aholkularitza Kontseiluko presidenteak nabarmendu duenez, erakundea "urtebeterekin, hiru eta lau urterekin ematea gomendagarria dela dioten adituen gogoetan parte hartzen ari da".
Gainerakoan, Osakidetzak urte hasieran iragarritako berrikuntza gehienak indarrean daude. Hala, otsailaren 2an kukurruku eztularen aurkako txertoa ematen hasi zitzaien haurdunei eta Meningokoko C txertoaren dosiak laugarren eta 12. hilabetean eta 12 urterekin eskaintzen dute orain.
Papilomaren kontrako txertoari dagokionez, irailetik aurrera hasiko dira 12 urteko neskatoei ematen (lehen 14 urterekin eskaintzen zen), bi dositan.
Darponen hitzetan, "tresna eraginkor eta ziurrak" dira txertoak eta txertoen euskal egutegia oso osatua dago, estalduraren % 90 bermatzen baitu (% 96, gaixotasun larrien kasuan: difteria, tetanosa, kukurruku eztula edo hepatitis B)
Zure interesekoa izan daiteke
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, Getxon ustez bikotekidea larri zauritu duen emakumea
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.