Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezer ez da betiko: euria bueltan da

Jaurlaritzak abisu horia ezarri du 18:00etatik aurrera.
15 litro ur pilatuko dira metro karratuko, ordubetean. EiTB
15 litro ur pilatuko dira metro karratuko, ordubetean. EiTB

Ezer ez da betiko, eta are gutxiago eguraldi ona. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko, euri handiak espero baitira EAEn. Hain zuzen ere, 15 litro ur pilatuko dira metro karratuko, ordubetean.

Abisua bi zatitan egongo da indarrean: 10:00etatik 13:00etara, eta 18:00etatik aurrera.

Goizez, gainera, baliteke txingorra egitea. Arratsaldean, batik bat ekialdean egingo du euria.

Euriteekin batera, tenperaturek behera egin dute, "nabarmen". Joera hori bihar ere nagusituko da, bereziki barnealdean. Izan ere, kostaldean jaitsiera "moderatua" izango da.

Ostegunean, eguna hodeitsua izango da eta goizaldean euri arinak izango dira, Euskalmeten arabera. Hori bai, orduek aurrera egin ahala, hodeiak gutxitu egingo dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X