Vianako bi adingabe inputatu dituzte 15 urteko baten heriotzagatik
Antza denez, perdigoi batek 15 urteko mutil bat hil zuen ostegun goizaldean, Vianan (Nafarroa). Adingabeen Fiskaltzak ikerbidea hasi, eta herriko bi adingabe inputatu ditu heriotzagatik.
Radio Euskadik jakitera eman duenez, mutila etxera zihoan gurasoekin batera 01:15 aldera, baina etxabe batean gelditu ziren Juan Cruz kalean. Dirudienez, biktimaren lagunak bertan zeuden, karabina batekin jolasten.
Lokalaren atea ireki eta adingabea lurrera erori zen. Autopsiak baieztatu duenez, zoritxarrez perdigoi batek bihotza eta birika zulatu zizkion. Hasieran, gurasoak ez zren konturatu.
Bihotzaren parean
100 metrora dagoen osasun-zentroan laguntza eskatu zuten gurasoek. Semeak konortea galdu zuela azaldu zuten. Aitak bere ibilgailuan eraman zuen mutila anbulatoriora, eta balinak egindako zuloa antzeman zuten osasun-langileek bihotzaren parean.
Gertakariak Viana hunkitu du, eta bertako bizilagunek minutu bateko isilunea egin dute herriko plazan. Biktimak Vianako ikastolan ikasi zuen eta orain Lapuebla de Labarcako (Araba) ikastolan ikasten ari zen. Heriotza istripu bat izan dela azaldu du Vianako Udalak, eta gertakariaz hitz egiteko orduan zuhurtzia eskatu du.
Vianan, herriko jaiak ospatzen ari da, baina ostiral honetan egitarauko ekitaldiak bertan behera utziko dituzte, kalejira eta zekorketa esaterako. Hileta-elizkizuna 19:00etan egingo dute, Santa Maria Elizan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko