Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea kolpatzea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak 45 urteko gizonezko bat atxilotu du Arabako hiriburuan, bikotekidea kolpatzeagatik.
Ohar baten bidez jakinarazi duenez, Udaltzaingoak herritar baten deia jaso zuen 19:30 aldera, Abetxuko auzoko etxebizitza batean zarataka ari zirela jakinarazteko.
Etxebizitzara heldutakoan, agenteek gizonezkoa atxilotu zuten, bikotekideari eraso egin izana egotzita.
Ustezko erasotzailea mozkortuta zegoen, eta haxix zati bi atzeman zizkioten. Hori dela eta, genero indarkeriaren delituaz gain, droga edukitzea ere egotzi zioten. Gaur eramango dute epailearen aurrera.
______________________________________________
Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon