Soilik Nafarroako gazteen % 17,5 bizi daiteke beren diru sarrerekin
15 eta 30 urte bitarteko 500 gazte inguruk parte hartu dute galdetegi baten arabera, soilik gazte nafarren % 17,5 bizi daiteke beren diru sarrerei esker. Halaber, % 48,5 beste pertsonen irabazien mende dago, Nafarroako Gobernuak adierazi duenez.
Ikerketa honen arabera, gazteek 375 euro biltzen dituzte hilabetean, eta pertsona horien erosketa erabakiak bi aldagaik baldintzatzen dituzte: produktuaren prezioa eta kalitatea. Halaber, erosketak edo bidaiak kontratatzeko orduan, internet (% 66,9) erabiltzen dute gehienek.
Gasturik ohikoena mugikorrari dagokio, baina, horretara, ez dute 21 euro baino gehiago bideratzen. Bestalde, arropak eta oinetakoak erosteko, 70,9 euro gastatzen dute batez beste, eta, gehienek, garraiobide propiorik ez duten arren, gastua 86,9 eurokoa da hilean.
Aisialdi denboran, kirola egiteko (% 82,4) edo atseden hartzeko (% 78,9) aprobetxatzen dute nagusiki. Aldiz, 20 urtetik gorakoek edatera edota tragoxka batzuk hartzera ateratzen dira denbora horretan.
Orokorrean ez dute arazorik atzerritik etorritako pertsonekin, baina, galdeketari erantzun dioten hamar pertsonetatik bi diskriminatuta sentitu dira noizbait, klasean edo lanean.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak talde nafarrak heriotza mehatxuak salatu ditu eta "elkartasuna ez gelditzeko" eskatu du
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik