Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da trafiko-istripuz A-68an, Tuteran

Ebroko Autobideko ezbeharrean bi lagun gehiago zauritu dira, kamioi batek eta furgoneta batek talka egin ostean.

Hiru lagun zauritu dira A-68 errepidean, Ebroko Autobidean, izandako istripu batean, eta horietako bat hil egin da, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 12:46 aldera gertatu da, kamioi batek eta furgoneta batek talka egin dutenean. Errepidea itxi egin behar izan dute Zaragozako noranzkoan, 91-92 kilometroen artean.

Foruzaingoak hartu du gertakaria ikertzeko ardura, baina oraindik ez du jakinarazi nortzuk diren hildakoak edo zaurituak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X