Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau pertsona toxikatu dira Galdakaon, sute baten ondorioz

Horietako bi ospitalera eraman behar izan dituzte. Gorosibai kaleko etxebizitza batean piztu ad sua.

Lau pertsona artatu behar izan dituzte Galdakaon, etxebizitza batean sutea piztu ondoren, kea arnastu dutelako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lau horietatik, bi ospitalera eraman behar izan dituzte, eta, beste biak, sutea izan den lekuan bertan artatu dituzte osasun langileek.

Sua 15:00etan piztu da, Gorosibai kaleko etxe eraikin baten lehen solairuan. Sutearen ondorioz, 11 pertsona ebakuatu dituzte.

Antza denez, etxebizitzaren egongelak zirkuitulabur bat izan delako piztu da sua. Suhiltzaileek 15:30ean lortu dute itzaltzea.

dute itzaltzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X