Euskadik hiru milioi turista baino gehiago hartu zituen 2015ean
Hiru milioi turista baino gehiagok Euskadi bisitatu zuten iaz. Ondorioz, 2015eko zenbakiek markak hautsi dituzte.
Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako Sailak gaur jakitera eman duenez, 2.774.420 bisitarik EAEko hoteletan eta landetxetan hartu zuten ostatu iaz, 2014an baino % 8,8 gehiago.
Gainera, azarora arte beste 229.928 turistek kanpalekuetan eta etxebizitzatan eman zituzten gauak. Guztira, 3.004.348 bisitari jaso zituen EAEk.
Arantxa Tapiak zuzendutako Sailak goraipatu duenez, “Euskadiko toki turistiko guztietan historiako daturik onenak izan dituzte” iaz.
Hotelak
Eustatek gaur zabaldutako datuen arabera, 2014an baino % 8,8 bidaiari gehiago hartu zituzten hotelek iaz: % 6,8 gehiago Araban, % 8,6 Gipuzkoan eta % 9,5 Bizkaian.
5.041.338 gau igaro zituzten turistek, hau da, % 8,2 gora egin zuten. Gipuzkoak bereziki egin zuen gora (% 9,4), ondoren Bizkaiak (% 8,3) eta Arabak (% 4,9).
Batez besteko egonaldiak pixka bat behera egin du 2014ko datuekin alderatuta; izan ere, 1,92 egunetik 1,91 egunera pasa da, baina okupazioak gora egin zuen % 46,4tik % 49,8ra.
Turismo-baserriak
Nekazaritza-turismoko etxeei dagokienez, 137.035 turistek hartu zuten ostatu baserrietan, 2014an baino % 8,9 gehiago. Bestalde, 356.476 gau igaro zituzten bidaiariek, hau da, % 9,2 gora egin zuten.
Bidaiarien kopuruak gora egin zuen hiru lurraldeetan: % 10,5 Araban, % 10,1 Bizkaian eta % 7,8 Gipuzkoan. Era berean, igarotako gauek ere gora egin zuten, % 17,4 Araban, % 9,4 Bizkaian eta % 7 Gipuzkoan.
Turista bakoitzeko batez besteko egonaldia bere horretan mantendu zen, 2015ean (2,60 egun), baina okupazioak gora egin zuen % 23,3tik % 25,1era.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak