Egitaraua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mari Trapu ostiral honetan iritsiko da Iruñeko inauterietara

Pertsonaia ospetsu horren pregoia 19:00etan izango da, Navarrerian.
Mari Trapu, Navarrerian
Mari Trapu, Navarrerian

Iruñeko Alde Zaharra inauterietan murgilduko da ostiral honetan, lau egunez, Mari Trapuren eskutik.

Ospakizunak ostiralean hasiko dira, 17:30ean. Ordu horretan, txistorra-jana eta txokolate-jana egingo dute Katakraken.

Eguneko ekitaldi nagusia, Mari Trapuren iritsiera eta horren pregoia, 19:00etan izango da, Navarreria iturrian.

Handik ordu erdira, 19:30ean, kalejira bat abiatuko da handik. Iruñea Taldea eta Muthiko Alaiak fanfarriek desfilatuko dute.

Larunbata beldurraren eguna izango da. Izan ere, 16:30ean, "Festa Beldurgarri" bat ospatuko dute La Unica peñan, eta 18:00etan terrorezko mozorroak protagonista izango dituen kalejira bat egingo dute.

Igandean, herri bazkaria egingo dute Aizpiltzen (Jarauta), 14:30ean, eta, astelehenean, Mari Trapu errez agur esango diete inauteriei. 19:00etan izango da hori.

izango da hori.

izango da hori.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X