Gizon bat hil da Erron izotzean erorita
79 urteko gizon bat hil da Erroko (Nafarroa) kale batean erori, izotzean irristatu eta buruan kolpea hartu ondoren.
Erorikoaren ondorioz, gizonezkoak burezurreko traumatismoa izan du eta hil egin da, Nafarroako Gobernuaren iturriek zehaztu dutenez.
Atzo, 09:10 aldera, herriko medikuak Nafarroako larrialdi zerbitzuari abisua eman zion anbulantzia bat eskatzeko; izan ere, gizon batek erorikoa izan zuen, eta konorterik gabe lurrean zegoen.
Aintzioaraino (Erro) talde mediko bat joan zen, eta biktima suspertzen saiatu zen. Bestalde, Foruzaingoak atestatua egiteko ardura hartu zuen.
Gorpua altxatzeko agindua eman ondoren, hildakoa Iruñeko Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman zuten, bertan autopsia egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxoak 3ko biktimen erreparaziorako bidea ireki du Arabako Fiskaltzak
Pablo Ibarren auziko epaileak baztertu egin du lekuko berri batek deklaratzea