EAEko ikasleen % 6,3k eskola-jazarpena pairatu du azken hilabeteotan
Estatu Espainiarreko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen % 9,3k azken bi hilabeteotan eskola-jazarpena pairatu duela aitortu du (EAEn, % 6,3k), eta % 6,9k adierazi du ziber-erasoaren biktima dela (EAEn, % 4,5ek). Bestalde, gazteen % 5,4k (EAEn, % 3,5ek) onartu du inoiz gelakideren bat jazarri duela eskolan bertan, eta % 3,3k (EAEn, % 2,1ek) sare-sozialen bidez.
Save the Children erakundeak gaur kaleratu duen inkesta baten emaitzak dira: 'Jolas horretan ni ez nabil. Bullyinga eta ziberbullinga haurtzaroan' goiburupean argitaratu duten txostena egiteko, 12 eta 16 urte arteko 21.500 ikasle elkarrizketatu dituzte. Arazoaren inguruko eztabaida piztu, eta irtenbideak bilatzea da txostenaren helburua.
"Arazoari dagokion izena jarri behar zaio, indarkeria mota bat da. Ez da umeen arteko jolasa eta ez du justifikaziorik. Gizarte modura ezin diegu jazarpen egoeran dauden haurrei hutsik egin. Duela gutxi ikusi dugun bezala, bere buruaz beste egiteraino eraman dezake ume bat jazarpen egoerak", esan du Andres Conde Save the Children erakundeak Espainian duen ordezkariak.
Jarrera erasokorrik duten galdetuta, ikasleen erdiak onartu du inoiz ikaskideren bat iraindu duela edota hitz mingarriak esan dizkiola. Hamarretik hiruk, berriz, ikaskide bati fisikoki eraso izana aitortu du. Jazarleek ez dute arrazoi garbirik ematen horrela jokatzeko. Bromatzat jotzen dute, edo eta ez dakite zergatik egiten duten. Ehuneko hiruk aitortu du norbait estu hartu duela noizbait.
Egoera honi aurre egiteko Save the Children erakundeak estrategia oso bat eskatzen du: sinadura-bilketa bat martxan du sarean, erakundeei plan integrala eta lege organikoa gara dezatela eskatzeko.
Euskadiko Fiskaltzak iaz eskola-jazarpeneko 50 kasu ikertu zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Autoak zeramatzan kamioi batek errepidetik irten eta su hartu du Sunbillan
Autoak zeramatzan kamioi bat errepidetik atera eta su hartu du Sunbilla parean. Kamioia erabat kiskalita geratu da baina gidaria, 49 urteko gizonezkoa, arin zauritu da. 07:00ak aldera gertatu da ezbeharra N-121 errepidean.
10 urteko haur bizkaitar bat egoera kritikoan, Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatu ostean
Istripua larunbateko 22:30ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen, Sancho Garcia plazan, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Riglosko sutearen perimetroaren zati handi batek bilakaera ona izan du, baina Oroel mendia da kezka nagusia
16.600 hektarea baino gehiago kaltetu ditu suteak, eta mila bat lagun eta 35-40 aire-baliabide ari dira lanean; 19 herrigunetako 1.046 bizilagunek etxetik kanpo jarraitzen dute.
Jorge Carvalhok euskara bere bizimodu bihurtzea lortu du
Ia 30 urte daramatza jada Euskal Herrian bizitzen. Igeltseroa da lanbidez, baina pandemian lana galdu zuen, eta 62 urte zituela betidanik maite izan duen zaletasuna bizimodu bihurtzea erabaki zuen: kalean euskaraz kantatzea. Ordutik, Bilboko Plaza Eliptikoan giroa alaitzen du, euskarazko errepertorio zabalarekin.
Bi lagun zauritu dira hegazkin txiki batek Vianan izan duen istripuan
Bi pilotu ingeles dira zaurituak. 300 oin inguruko altueratik erori dira Ulagosa izeneko eremura. Batek pronostiko larriko traumatismo kraneoentzefalikoa du, eta besteak traumatismo kraneoentzefalikoa eta orkatilla hautsita.
Abian da mahats-bilketa, historiako goiztiarrena
Mahatsondoak ohi baino lehenago hasi dira fruitua ematen, eta Nafarroako Erriberan ekin diote jada mahatsa biltzeari. Inurrieta bodegan iaz baino astebete lehenago jarri dituzte martxan uzta biltzeko makinak.
Donostiak amaiera eman dio Aste Nagusi borobilari, gorabehera garrantzitsurik gabe
Insaustik nabarmendu du delituen kopurua % 45 jaitsi dela iazkoarekin alderatuta, eta pandemiaren ostean izan den kopururik txikiena izan dela.
Osakidetzak 211 pertsona artatu ditu eklipsearen ondorioz azken hiru egunetan
Ostegunean 59, ostiralean 70, eta azken orduetan 82 pertsona joan dira Euskadiko osasun-zerbitzuetara begietako sintoma arin edo oso arinekin.
Emakume gazte batek sexu-erasoa jasan du Algortako Portu Zaharreko jaietan
Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute, larunbatetik iganderako goizaldean hari ukituak egitea egotzita.
Azkoitiko kanpoko haur igerilekua itxi dute gizalegearen aurkako ekintza batengatik
Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, kanpoko igerileku txikia itxita egongo da gaur, bart gauean pertsona bat edo batzuk instalazioetara sartu eta haurren igerilekuan kaka egin ostean.