Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat barra batekin jo eta mehatxatzeagatik atxilotu dute

Aiztogile kaleko taberna batean jazo zen erasoa.

51 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen beste bat egurrezko barra batekin jo, mehatxatu eta irain egiteagatik, Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez.

Osteguneko 19:00ean Gasteizko Aiztogile kaleko taberna batean eraso baten berri izan zuen Udaltzaingoak.

Patruila bertaratu zenean, tabernaren jabeak esan zien ezagun batek egurrezko barra batekin jo zuela, aspalditik zuten eztabaida bat tarteko.

Agenteek ustezko erasotzailea aurkitu zutenean, honek mehatxu eta irainak bota zizkien biktimari berari zein eta eztabaidan lekuko izan zirenei. Agenteek lasaitzeko eskatu zioten arren, irainak botatzen jarraitu zuen gizonak.

Agintaritzari desobeditze larria, mehatxu larriak eta lesioak egotzita atxilotu zuten azkenean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X