Ordu-aldaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udako ordutegia: martxoaren 27an aurreratu egin beharko dira erlojuak

Martxoaren 27an, erlojuak ordubete aurreratu beharko ditugu, 02:00etan 03:00ak izan baitira.
Ordu aldaketa.
Ordu aldaketa. Argazkia: Efe

Martxoaren 27an udako ordutegia jarriko da indarrean, eta, ondorioz, erlojuak ordubete aurreratu beharko dira: 02:00etan 03:00ak izango dira. Energia aurrezteko eta eguzkiaren argiari probetxu handiagoa ateratzeko egingo dugu aldaketa.

2001ean erabaki zuten ordua aldatzea martxoko eta urriko azken igandeetan, baina aurretik zabaldu zen, 1974an, petrolioaren lehen krisiarekin batera. Orduan, herrialde batzuek eguzki-argia gehiago aprobetxatzea eta argindar gutxiago kontsumitzea erabaki zuten.

Aldekoak eta kontrakoak

Ordu-aldaketarekin, Espainiako Estatuko etxebizitzetako argiztapenean 300 milioi euro inguru aurreztuko dira (batez beste, etxebizitza bakoitzeko, 6 euro, eta eraikin eta enpresa bakoitzeko, 210), Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) arabera.

Ordu-aldaketaren kontra dagoenik ere bada. Horien arabera, ordu-aldaketak eragin txarra dauka gizakien eta animalien osasunean, batez ere melatoninari lotuta, proteina horrek antolatzen baitu lo egiteko ohitura.

Eraginak osasunean

Aldaketak eraginak ditu gizakion gorputzean; arinak, baina osasunari lotutakoak. Adituen arabera, ondorioak behin-behinekoak dira pertsona osasuntsuen kasuan. Gorputza hiruzpalau egunetan ohitzen da udako ordutegira. Hala ere, estatistika batzuek diotenez, istripuen tasak gora egiten du apur bat ordu-aldaketaren ondorengo egunetan.

Adituek zenbait gomendio ematen dituzte aldaketari ahalik eta ondoen aurre egiteko; siesta egiteko denbora murriztu eta aldaketa egin aurreko egunetan 15 minutu lehenago jaikitzea, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X