Errefuxiatuen minari 'erantzun azkarra' ematea eskatu du lehendakariak
Euren herrialdeetatik ihesi, Europara sartu nahian dabiltzan errefuxiatuek pairatzen duten "bidegabekeriak eragindako minari erantzun azkar, eraginkor eta gizatiarra" eman behar zaiela uste du Eusko Jaurlaritzak, eta horren aldeko aldarria egin du Iñigo Urkullu lehendakariak, hark irakurri baitu Jaurlaritzak auzi honen inguruan duen iritzia jasotzen duen adierazpen instituzionala.
Jaurlaritzak gobernu bilera izan du astearte honetan, eta besteak beste, Mazedonian azken orduetan gertatutakoa hartu dute hizpide. Batzarraren ondotik, errefuxiatuen krisiaz eta Europak horren inguruan izandako jarreraz adierazpen instituzionala irakurri du lehendakariak berak, ondoan sailburuak zituela.
Urkulluren hitzetan, "Euskadiren ametsa izan da beti Europa, Europa batu eta arimaduna". Dena dela, azkenaldian Europak "arima horri uko" egin diola uste du lehendakariak, eta "Europako Gobernuaren balio-krisia" deitoratu du.
"Babes bila dabiltzan lagun horiek pairatzen ari diren bidegabekeriak harridura, mina eta inpotentzia eragiten digu. Gure jarrera etiko eta demokratiko sakonenei eragin die", nabarmendu du lehendakariak.
Jaurlaritzaren adierazpen instituzionalaren arabera, hau ez da errefuxiatuen krisia, "Europako Gobernuaren eta gobernuen balio-krisialdiaren adierazle nagusia" baizik. Izan ere, Jaurlaritzaren aburuz, gobernu horiek "balio instrumentalak pertsonen balioaren aurretik jarri dituzte". Horren aurrean, Euskadik bere "ahots kritikoa" entzunarazi behar du, Urkulluren hitzetan.
"Gu ere errefuxiatuak izan gara"
Lehendakariak esan duenez, euskaldunok ere, uneren batean, "errefuxiatuak izan gara eta beste herrialde batzuek harrera egin digute". Horren ildoan, Eusko Jaurlaritzak bere konpromisoa adierazi nahi izan du "iheslari diren lagunek jasaten ari diren giza krisiari erantzun azkar, eraginkor eta gizatiarra emateko".
Jaurlaritzaren aburuz, Europak ere "giza eskubideen eta gizaki guztien duintasunaren defentsan duen erantzukizuna onartu behar du, nazioarteko zuzenbidea errespetatuta". Hala, adierazpenak elkartasun, erantzukizun eta legaltasun konpromisoak berreskuratzeko deia egin du.
"Jaurlaritzak eta euskal gizarteak konpromiso horiek bete beharrekoak direla dute, beti amestu eta defendatu dugun Europa batu, gizatiar eta arimadunaren isla baitira", laburbildu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.