Irustak dio ez zekiela gerrako armak gordetzea ilegala zela
1936ko Gerran eta Guda Karlistetan aditua den Alfredo Irusta epaitu dute Bilbon, Muskizeko baserri batean gerrako armak baimenik gabe gordetzeagatik. Arma horiek gordetzea legez kanpokoa zela ez zekiela argudiatu du epailearen aurrean.
Fiskalak zortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Irustarentzat; defentsak, berriz, absoluzioa galdegin du.
Irustak aitortu du Ertzaintzak topatutako material guztia bere dela, baina desaktibatuta eta lehergairik gabe zeudela azpimarratu du, bera arduratu zelako horretaz.
Halako jardunerako administrazioaren baimenik behar zela ez zekiela esan du. “Inoiz ez du pentsatu zerbait txarra egiten ari nintzela”, nabarmendu du. Ildo horretan, errugabea dela esan du, “historia maite duelako” aritu dela gerra garaiko armak gordetzen eta desaktibatzen.
Armak nola desaktibatzen diren bere kabuz ikasi zuela azaldu dio epaileari, liburuak irakurriz eta ikasiz.
Horrez gain, Ertzaintzak egindako "txostenaren %70a akatsez beteta" dagoela kritikatu du. Bere esanetan, baserrian gordetzen zituen armak eta lehergailuak ez ziren arriskutsuak, desaktibatuta zeudelako.
Ertzainek, ordea, kontrakoa adierazi dute. Irustari atzemandako materialak lehertzeko arrisku handia zuela azaldu diote epaileari.
Paco Etxeberria auzitegi medikuak eta Aranzadi elkarteko presidenteak ere deklaratu du, defentsak eskatuta. Irusta 1936ko Gerran eta Guda Karlistetan adituen artean adituenetako dela azpimarratu du, eta Muskizen zuen biltegian bi aldiz izan dela kontatu du: “materiala normaltasun osoz erakutsi zidan”, erantsi du.
n”, erantsi du.Zure interesekoa izan daiteke
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Sanferminek 516 ekitaldi izango dituzte, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotarikoentzako musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
Hilotza asteazken honetako lehen orduan aurkitu dute, Galindo ibaiaren bokalean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, biktima identifikatu eta heriotzaren arrazoiak argitzeko.