Epaia: sexu-abusuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorenak berretsi egin du irakasle bati ezarritako 30 urteko zigorra

Bost eta hamaika urte bitarteko sei neskatilari sexu-gehiegikeriak egitea egozten zioten.
Auzitegi Gorena
Auzitegi Gorena

Auzitegi Gorenak berretsi egin du El Montseny herriko (Bartzelona) irakasle bati ezarritako 30 urteko espetxe-zigorra, sei neskatilari genitaletan zirriak egiteagatik. Horrez gain, 10.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko die neskatiletako bakoitzari, eta, espetxetik atera ostean, zaintzapean egon beharko du zazpi urtez.

Bere ebazpenean, Gorenak ez du onartzen Jordi A.-ren defentsak Bartzelonako Auzitegiaren aurka aurkeztutako errekurtsoa. Auzitegi horrek erabaki zuenez, irakaslea Puig Drau landa-eskolan egiten zituen irakasle-lanez baliatu zen sei eta hamaika urte bitarteko adingabekoei sexu gehiegikeriak egiteko.

Ekainean egin zen epaiketan, akusatuak (45 urte) aitortu egin zuen zenbaitetan haurrak bere magalean esertzen zituela irakurtzeko, baina ukatu egin zuen sexu abusurik egin izana.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X