Altsasuko Sunsundegui enpresako langile bat hil da amiantoagatik
Altsasuko Sunsudegui enpresako langile ohi bat amiantoak jota hil dela jakinarazi du Asviamie biktimen elkarteak. 2016an jada zazpi behargin zendu dira gaitz horren ondorioz Euskal Herrian.
Hildako langileak 74 urte zituen, 1963 eta 1997 urteen artean egin zuen lan Sunsudeguin. Lanpostu ezberdinetan aritu zen, besteak beste, ibilgailuak eta tren-bagoiak konpontzen. Produktu kantzerigenoetatik babesteko segurtasun neurririk ez zuten, amiantoz estalitako makinak manipulatzen zituzten arren. 2014an, pleurako mesotelioma bifasikoa antzeman zioten.
Asviamie elkarteak azaldu duenez, Laneko Segurtasun Institutuak ebatzi zuen enpresa horretan amiantoaren aurkako segurtasun neurririk ez zegoela, eta 2014an, Gizarte Segurantzak lanerako ezintasun absolutua eman zion beharginari, gaixotasun profesionala aitortuta.
Gauzak horrela, biktimak enpresaren kontrako salaketa jarri zuen, baina auzia 2016ko urtarriletik maiatzera atzeratu zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Manifestazio jendetsua egin dute Santurtzin Anderrentzat justizia eta erreparazioa eskatzeko
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta dozenaka hiritara zabaldu da, greba orokorrari begira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko