Emakume bat ospitalean, lagun batek eraso egin ostean, Basaurin
Ertzaintzak 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, emakume bati Basaurin, biktimaren etxebizitzan, eraso egitea egotzita. Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez, erasoa asteazken goizaldean jazo zen, emakumeak Berriotxoan duen etxebizitzan.
Telefono-dei baten bidez jakin zuen Ertzaintzak emakume bat zaurituta zegoela, eta burua odoletan zuela eta beso batean kontusioak zituela aurkitu zuen biktima bertara joan zen patruilak. Emakumeak agenteei kontatu zienaren arabera, lagun zuen gizonezko batek eraso zion, labana batez eta egurrezko borra batez, eta, ondoren, ihes egin zuela esan zien.
Gertatutakoa ikertzeko eta ustezko erasotzailea topatzeko ikerketa abiatu zuen orduan Ertzaintzak. Atzo goizean bertan aurkitu zuten, Bilboko etxebizitza batean. Besteak beste, droga atzeman zioten.
Biktimak kontatutakoari eta ikertutakoari esker argitu du Ertzaintzak asteazken goizaldean Basauriko etxebizitza horretan gertatutakoa. Erasotzailea astearte arratsaldean joan zen biktimaren etxera, eta elkarrekin eztabaidan hasi ondoren, gizonak eraso egin zion.
Gaur bertan eramango dute atxilotua epailearen aurrera.
______________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskararen arnasgune bihurtuko da gaur Bilbo Kirikiño Ikastolak antolatutako Ibilaldiarekin
Igande honetan ospatuko dute Bizkaiko ikastolen jai handia Txurdinaga inguruan. Hiru gunetan banatuta, egun osoko egitarau zabala eta bizia egongo da gozagai.
Getxotik Sevillaraino bizikletaz, Jaime Lafitak erronka berria hasi du ELAri ikusgarritasuna emateko
Jaime Lafitak erronka berri bat hasi du gaur Getxon. "DalecandELA" elkarteak lagunduta, eta Tandem batean igota, Sevillaraino joango dira zortzi lagun bizikletaz, ELA Legea lehenbailehen aplikatzea eskatzeko. Bidean, Madrilen eta Sevillan, Death Valley. El valle de la muerte dokumentala aurkeztuko dute.
Mugimendu antimilitaristak protesta egin du Basaurin Sidenorren aurka, Gazako genozidioa salatzeko
Mugimendu antimilitaristako kideek protesta egin dute larunbatean Sidenorrek Basaurin duen egoitzaren aurrean, "herri palestinarraren aurkako genozidioan izan duen papera" salatzeko; izan ere, aktibisten esanetan, bertan ekoizten den altzairua “funtsezkoa” da Israelen arma-industria asetzeko. Ertzaintzak dozena bat ekintzaile identifikatu ditu.
Ehunka lagun bildu dira Errenterian, “Inpunitateari Stop, erasoen aurrean autodefentsa feminista” lelopean
Errenteriako eta Oiartzungo herritarrek bat egin dute Mugimendu Feministak egindako deiarekin, eta irmo salatu dute Xenpelar Bertso Eskolako irakasle batek, "ardi larruz jantzitako erasotzaile" gisa definitu dutenak, ustez hainbat urtez egindako erasoak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, pertsonen legez kanpoko trafikoa leporatuta
Horrek zeraman ibilgailuan 24 eta 48 urte bitarteko 12 pertsona zihoazen. Ertzain-etxera eraman dituzte identifikatzeko, eta laster egingo dituzte atzerritarrekin egin beharreko kudeaketak. Furgoneta miatuta, hainbat pasaporte aurkitu dituzte.
Emakume batek bortxaketa salatu du Baionan
Asteazkenean jazo zen erasoa, Cam de Prats auzotik gertu dagoen taberna batean. Epaileak behin-behinean espetxera bidali du 42 urteko akusatua.
Mikel Erentxunek Duncan Dhuren 40. urteurrena ospatu du Miramar Gauak jaialdian
Miramar Jauregian, Kontxako badiara begira dauden lorategietan, Mikel Erentxun buru duen taldeak emanaldia eman du ostiral honetan, Duncan Dhuren 40 urteak ospatzeko.
Etxebizitzetako sarrailetan plastilinazko edo paperezko markatzaileak aurkitu dituztela ohartarazi du Ertzaintzak
Azken asteotan, Ertzaintzak delitugileek erabilitako markatzaileak atzeman ditu Bizkaian: sarrailetan plastilina zati txiki batzuk eta paperezko zapi baten zatiak.
Aldaketak Iruñeko sanferminetako entzierroetan
Zezenak zezen-plazara iritsi aurretik plazan sartzen diren korrikalariak ezin izango dira han zain egon, espazioa libre uzteko eta gainerakoak ez oztopatzeko. Gainera, ibilbidera sartzeko ordua 07:15etik 07:30era aldatu da, 15 minutuz atzeratu ondoren.
Herritarren erdiek baino gehiagok uste dute bizi dugun egoera nahiko lasaia dela
Iritziak emateko askatasunaren inguruan ere galdetu du EITB Focusek. Galdetutakoen herenak esan du nahiago duela zenbait gairen inguruan iritzirik ez ematea jendaurrean. % 62,7k esan dute ez dutela arazorik iritzia lasai emateko.