IRAKASLEEN AURKAKO ERASOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroan irakasleen aurkako erasoak eta mehatxuak salatu dituzte

Nafarroako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen elkarteko kideek eskoletan sufritzen dituzten erasoak eta mehatxuak salatu dituzte.
Ikasleak klasean
Ikasleak klasean

Nafarroako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen elkarteko kideek salatu dutenez, Nafarroako zentoetan irakasleen aurkako erasoak gertatzen dira. Eraso hauek batzuetan berbazkoak eta beste batzuetan, fisikoak ere izaten direla esan dute.  Gainera, sare sozialen bitartez egindako erasoak ere sufritu behar izaten dituztela salatu dute.

Arazo honen aurrean, elkartetik kezka agertu dute, izan ere, eskola jazarpenarekin eta genero indarkeriarekin gizartea geroz eta kontzientziatuago dagoela ematen duenean, irakasleen aurkako erasoak modu desberdinean tratatzen direla uste dute.

Zentzu honetan, tratu txarrak sufritzen dituen irakasle batek izan ditzakeen ondorio pertsonalak  agertu nahi izan dituzte, izan ere, horrelako egoera batean dagoen irakasle batek beharrezkoa den autoritatea galtzen du ikasleen aurrean eta, duintasunez lan egiteko aukera ere galtzen du.

Elkartetik jakin badakite horrelako oso kasu gutxi salatzen direla egunerokotasunean. Horregatik, irakasleren bat antzeko egoera batean balego, zentroko zuzendaritzan salatu beharko lukeela esan dute.

Zentzu berean, erasoen kontrako protokoloa irakasle guztien esku dagoela gogorarazi dute eta, horrelako kasu batean hezkuntza sailak laguntza eskaintzeko derrigortasuna daukala gaineratu dute.

Irakasleen elkartetik, hezkuntza sailaren inplikazioa eskatu dute eta, horrelako arazo batek merezi duen zorroztasunarekin kontuan hartzea eskatzen dute. Zentroen edo administrazioaren irudi txarra minimizatzeagatik, gai honi beharrezko garrantzia eman ez izana egotzi diote hezkuntza sailari eta, arazoei aurre egin behar zaiela gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X