JAzoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute emakume bati eraso eta lapurtzeagatik Bilbon

Erasoa joan zen ostegunean jazo zen, arratsaldeko 15:00etan, emakumea bere etxebizitzako atea irekitzen ari zenean, Bilboko Txurdinaga auzoan.

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Bilboko Txurdinaga auzoko bere etxera sartzen ari zen emakume bati, konplize batekin batera, eraso egitegatik. Horrez gain, bitxiak, dirua eta telefono bat lapurtu zizkioten, hura lotu eta ahoa estali ostean.

Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez, erasoa joan zen ostegunean jazo zen, arratsaldeko 15:00etan, emakumea bere etxebizitzako atea irekitzen ari zenean. Une horretan eskaileretatik bi gizon jaitsi ziren, eta horietako batel labana bat jarri zion lepoan.

Behin etxebizitzan sartuta, bi gizonezkoek emakumea lotu eta ahoa estali zioten, eta "kolperen bat" ere eman zioten, zuen dirua eman ziezaien. Horrez gain, urrezko hiru kate eta telefono mugikor bat ere ostu zizkioten.

Egun bat geroago, Ertzaintzak aurretik bost atxiloketako historiala zeukan 40 urteko gizon bat atxilotu zuen. Dagoeneko espetxean dago emakumeari eraso egitea leporatuta.

Lapurreta, Santurtzin

Bestalde, Ertzaintzak atzo 26 urteko gazte bat atzeman zuen Santurtzin, aurretiaz ere bost atxiloketa zituena eta Bilboko auzitegi batek jarritako atxiloketa-agindu bat zeukana. Kasu honetan, tirakadaren metodoa erabilita muleta zerabilen andre zahar bati poltsa bat lapurtzea egozten diote.

Gizonezkoa zenbait oinezkok geldiarazi zuten, horien artean Getxoko udaltzain bat, Ertzaintza heldu zen arte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X