Hegazkin batek hiru drone saihestu ditu Loiun lur hartzerakoan
Lufthansa konpainiako Airbus 320 hegazkin batek hiru drone saihestu behar izan zituen atzo, larunbata, Loiuko aireportuan lur hartzeko maniobrak egiten ari zela, El Correo egunkariak gaurko alean berri eman duenez.
Gertaera 13:30ak baino minutu batzuk lehenago jazo zen. Frankfurt eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen LH1142 hegaldiko pilotuak -168 bidaiari zeramatzan- hiru dronekin egin zuen topo 900 metroko altueran Larrabetzun eta Lezaman, eta gailu horiek ez jotzeko maniobrak egin behar zituen.
Hegazkinak droneak saihestu zituen eta arazorik gabe lur hartu zuen 13:26an Loiuko aireportuan.
Tripulazioak kontrol dorrea ohartarazi zuen eta aireportuko langileek Ertzaintza jakinaren gainean jarri zuten. Segurtasun Saila dronen hiru gidariak identifikatu nahian ari da, baina oraingoz ez dute inor atzeman. Gertakari horrengatik 250.000 euro arteko isuna jaso dezakete gidariek.
Aparatu horiek debekatuta daukate altuera horretan hegan egitea, are gehiago, egungo araudiaren arabera ezin dute 120 metroko altueratik pasa. Gainera, erabat debekatuta daukate kontrolatutako aire eremuan eta aireportu batetik 15 kilometroko inguruan ibiltzea.
Orain arte Loiuko aireportuan dronekin izandako gorabeherarik larriena da.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBek Kubari egiten dion "setioa" salatu dute Bilbon, Silvio Rodriguezen kontzertuaren aurretik
Manifestazioan parte hartu dutenek Kubako eta beste hainbat herri zapalduren banderak eraman dituzte. "Nazio Batuetan urtero giza eskubideen urraketa masiboa gaitzesten den arren, gobernu gehienak geldi daude" gaitzetsi dute. Protestak "Argia eta Indarra Kubarentzat. Blokeoaren aurka, Energia Kubarentzat" kanpaina solidarioa babesteko ere balio izan du.
Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian
Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaritza lanik, eta hala, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.
Logroñon desagertutako 83 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Vianan
Hilotza Iruñeko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, autopsia egin diezaioten.
54 urteko motorzale bat hil da Gasteizen izandako istripu batean
Istripua AP-1etik N-622ra doan zatian gertatu da, Arabako hiriburuan. Larrialdi-zerbitzuak biktima suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
Motozerra bat martxan zuela hainbat pertsonaren atzetik ibili den gizon bat atxilotu dute Getxon
Ustezko erasotzailea, polizia-aurrekariak dituena, arma zuri batekin zauritu dute atxilotu aurretik.
Hiru adingabe identifikatu dituzte Plentziako jaietan Ertzaintzari botilak jaurtitzeagatik
16 eta 17 urteko gazteek bi patruilari eraso zieten abuztuaren 29ko goizaldean, irain eta oihu artean.
Santurtziko gaztea bi ordu geroago eraman zuten ospitalera, eta ez zuten jakinarazi taser batekin atxiki zutela
Hala jasotzen du Osasun Sailak aurkeztutako kronologiak. Familiak salatu duenez, agenteek hasieratik jakinarazi izan balute taser-pistola bat erabili zutela hura mendean hartzeko, bestela artatuko zuketen.
Donostian perdigoi-tiroen ondorioz zauritutako gizon baten aurkako eraso arrazista salatu dute
Gizonak hiru jaurtigairen kolpea jaso zuen aurpegian eta bizkarrean. Harrera Sarearen arabera, "hilabete gutxiren buruan etorkin bati egin zaion horrelako bigarren erasoa da".