Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

10 urteko zigorra bikotekidearen alabei sexu-gehiegikeriak egitearren

Gizonak ezgaitasun psikikoa duten bi alabei sexu-gehiegikeriak egin zizkien.

Nafarroako Auzitegiak 10 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio gizonezko bati, bere bikotekidearen bi alabei sexu-gehiegikeriak egitea leporatuta. Bi neskatoek ezgaitasun psikikoa dute. Ebazpenari helegitea jartzeko aukera dago Auzitegi Gorenean.

Ebazpenean agertzen denez, auzipetua 2008an ezkondu zen, eta orduan hasi zen horren alabekin bizitzen. Alabek % 65eko eta % 68ko ezgaitasun psikikoa dute.

Hala, epaileak frogatutzat eman du 2010 eta 2015 artean gizonak sexu-gehiegikeriak egin zizkiela neskatoei "familia elkarbizitza aprobetxatuz", biek "aita moduan" zutelako.

Auzitegiak 8 urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio etengabeko sexu-gehiegikeriengatik, eta beste 2 urte beste sexu-gehiegikeria delitu batengatik. Gainera, senide harremanak zigorra larritu du.

Era berean, gizonak ezingo du biktimengana gerturatu ere egin 15 urtean, eta ezingo da haiekin harremanetan jarri 5 urtean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X