Ikerketa baten arabera Europa munduko tokirik baketsuena da
Bakearen eta Ekonomiaren Institutuak egindako azterketa batek dioenez, terrorismoaren gorakadak eta ezegonkortasun politikoak mundua toki arriskutsuago batean bihurtu zuten aurreko urtean.
Era berean, azterketa horrek dio Europa dela munduko tokirik baketsuena, nahiz eta Pariseko eta Bruselako atentatuek puntuazioaren beherakadan eragin izan duten.
Herrialde arriskutsuenen artean, berriz, hauek egongo lirateke: Siria, Irak, Nigeria, Afganistan eta Pakistan.
Errefuxiatuei dagokienez, azken hamar urteotan gorakada handia eman dela dio ikerketak. Datu horien arabera, guztira 60 milioi pertsonek ihes egin behar izan dute.
Ondorioz, biolentziak 2015. urtean izan zuen inpaktu ekonomikoa 11,9 bilioi eurokoa izan zela dio txostenak.
Azken urteotan egindako jarraipenaren arabera, 81 herrialdeetan bake gehiago dago, baina beste 79 herrialdeetan kontrako joera eman da.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik