Animaliei tratu txarrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lagun bat ari dira ikertzen Nafarroan, 11 borroka-oilar izateagatik

Guardia Zibilak Erriberako hegazti-haztegi batean hamaika borroka-oilar aurkitu ditu, eta jabea ikertzen ari dira animaliei tratu txarrak emateagatik.

46 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira, ustez animaliei tratu txarrak emateagatik, Guardia Zibilak Erriberako hegazti-haztegi batean hamaika borroka-oilar aurkitu ostean.

Ohar baten bitartez gaur jakitera eman dutenez, animaliak ekainaren 6an aurkitu zituen Naturaren Babes Zerbitzuak (SEPRONA). Animaliak elbarrituta zeuden; izan ere, gandorra, belarriak eta kokotsa moztuta zituzten borroketarako prestatzeko.

Legez kontrako jarduera bat da, animaliak bidegabeko sufrimendua jasaten baitu.

Guardia Zibilaren arabera, jabeak animaliak entrenatzen zituen. Korrika egin eta bainuontzi batean igeri egitera behartzen zituen, hegoen mugimendua entrena zezaten. Helburu horretarako makila bat ere erabili ohi da, eta halako bat topatu zuten haztegiko kaiolan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X