Mugak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Muskiz eta Castro Urdiales arteko mugarriak gaur jarriko dituzte

Horrela, Espainiako Auzitegi Nazionalak 2012an eman eta Auzitegi Gorenak berretsi zuen epaia beteko dute.

Gaur jarriko dituzte Muskiz (Bizkaia) eta Castro Urdiales (Kantabria) arteko mugarriak, Espainiako Ministerioak eman zuen agindua eta Auzitegi Nazionalak 2012. urtean kaleratu zuen epaia betetzeko. Gerora, Auzitegi Gorenak berretsi zuen erabakia.

Horregatik, Kantabriako Gobernuak eta Castro Urdialesko Udalak hainbeste urtez defendatu dituzten mugarriak jarri egingo dituzte azkenean.

Kantabriako Gobernuak ohar baten bidez azaldu duenez, mugarriak jartzeaz arduratuko den batzordea 09:00etan osatuko dute.

Hortik aurrera, 1925ean ezarri zituzten mugak finkatuko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X