Eusko Jaurlaritzak sanjoanetako suekin arretaz jokatzeko eskatu du
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak sanjoanetako suekin arretaz jokatzeko eskatu du herritarren segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Sua piztuko dutenentzat hainbat gomendio egin ditu.
Hasteko, herri agintariek emandako gomendioak eta prebentzio neurriak jarraitzeko eskatu du.
Zentzu berean, zuhaitzak edo landareri handia dagoen tokietan surik ez piztea gomendatzen dute eta, auto edo etxebizitzetatik gutxiengo 15 metroko distantzia errespetatu behar dela gogorarazi dute.
Sua asfaltoaren gainean egingo dutenentzat, metalezko xafla lodi bat jartzeko gomendatzen dute asfaltoan kalterik ez eragiteko. Honez gain, erregai modura egurra bakarrik erabiltzea aholkatzen da.
Ostegun honetan beroa egingo badu ere, eguraldiaren aurreikuspenak ipar-ekialdeko haize umela izango dela iragartzen du. Dena den, Euskalmeten iragarpenak jarraitzeko aholkatzen da.
Modu berean, Segurtasun Sailak suen gainean saltorik ez egitea gomendatzen du, batez ere, alkohola edan dutenek, eta jaia amaitzerakoan, sua itzalita dagoela egiaztatu behar dela gogorarazi du.
Edozein larrialditarako 112 telefono zenbakira deitu.
enbakira deitu.Zure interesekoa izan daiteke
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean