Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mutil bat atxilotu dute BBK Liven neska bati sexu abusuak egiteagatik

Ustezko erasotzaileak, 19 urtekoak, ukituak egin zizkion neska bati. Aske utzi zuten igandean, epaiketaren zain.
2016ko Bilbao BBK Live jaialdia. EiTB
Milaka lagun izan dira asteburuan Kobetamendin. EiTB

Mutil batek neska bati Bilbao BBK Liven egin omen zizkion sexu abusuek musika jaialdia ilundu dute. Erasoa larunbat goizaldean jazo zen, eta ustezko erasotzailea atxilotzea lortu zuen Udaltzaingoak.

El Correo egunkariak gaurko alean dakarrenez eta Bilboko Udalak baieztatu duenez, mutil batek ukituak egin zizkiola salatu zuen neska batek. Lagunak eta jende ugari aurrean zegoela jazo zen erasoa, eta berehala jo zuen Udaltzaingoarengana. Hain justu, honek atzeman zuen ustezko erasotzailea, 19 urteko australiarra.

Gaua polizia-etxean igaro ostean, igandean epailearen aurretik pasatu zen atxilotutakoa. Honek aske utzi zuen, epaiketaren zain.

Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jai zinegotziak gertatutakoa gaitzetsi du, eta Aste Nagusiari begira, sexu erasoen kontrako sentsibilizazio kanpaina bat prestatzen ari direla iragarri du. Gogorarazi duenez, emakumeek jai giroaz askatasunez gozatzeko eskubide osoa dute.

 

 

>

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X