Santurtzi eta Barakaldo arteko aldirietako tren-zerbitzua eten dute, matxura baten ondorioz
Santurtzitik Barakaldorako joan-etorrian dabiltzan tren guztiek Desertu-Barakaldo geltokitik hasi eta amaituko dute ibilbidea, eta erabiltzaileek autobus zerbitzua izango dute helmugara iristeko.
Bilboko aldirietako C1 linearen zerbitzua etenda dago Santurtziko eta Barakaldoko geltokien artean, goizean goizetik, azpiegituran matxura bat izan baita, Renfek bere komunikazio-kanalaren bidez jakinarazi duenez.
Horrela, Santurtzitik Barakaldora edo Barakaldotik Santurtzira doazen tren guztiek Desertu-Barakaldo geltokitik hasi eta amaituko dute ibilbidea.
Renfek adierazi duenez, autobus-zerbitzua jarri dute alternatiba gisa, bidaiariek garraio-zerbitzua dutela bermatzeko.
Gainera, Renfek ohartarazi du C4 lineako (Bilbo-Balmaseda) trenek 15 eta 30 minutu arteko atzerapenak izan ditzaketela, gurutzatze-denborak aldaltu baitira eta abiadura-mugak direla eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera