EAEko ikastetxeetan aurrematrikula egiteko gida
Gaurtik otsailaren 13ra arte egin ahal izango da aurrematrikula online zein aurrez aurre, eta hemen jaso dugu jakin beharreko informazio guztia.
Ikasleak. Argazkia: EITB
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak otsailaren 2tik 13ra izango du zabalik 2026-2027 ikasturterako aurrematrikula eskaerak aurkezteko epea, EAEko ikastetxe publiko eta itunduetan, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
Hemen bildu ditugu matrikulaziorako jakin beharreko guztiak:
Noiz?
2026ko otsailaren 2tik 13ra
Non?
Online zein lehentsitako ikastetxean, aurrez aurre, idazkaritza ordutegian.
Ikastetxeen bilatzailea eskuragarri dago; eta hizkuntza ereduen gida, lurraldeka (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa).
Hurbiltasunagatik zenbat puntu dagozkizun ez dakizu? Hemen kontsulta dezakezu baremoaren puntuazioa.
Zer egin behar dut?
Hau da aurrez aurre aurkeztu beharrekoa: eskabide orria, dokumentazioa, errenta datuak kontsultatzeko baimena.
Non kontsulta dezaket eskaeraren emaitza?
Online kontsulta daiteke, Ikasgunean.
OHIKO GALDERAK:
- Zenbat eskabide aurkez ditzaket? Bat. Bat baino gehiago aurkeztuz gero, ez da horietako bat bera ere kontuan hartuko.
- Horrek esan nahi al du ikastetxe bat bakarrik jar dezakedala? Ez. Zure eskabidean nahi beste eskaera egin ditzakezu: ikastetxea, hizkuntza-eredua... Eragin-eremuko ahal beste ikastetxetan egitea gomendatzen da, batez ere etxetik hurbilen daudenetan, hautatu gabeko ikastetxe bat esleitzea saihesteko.
- Berdin dio zein ordenatan egiten ditudan eskaerak? Ez. Lehentasunen arabera ordenatu behar dituzu eskaerak, esleipenean ordena horren arabera egokiena esleituko zaizulako.
- Ikastetxe berean jarraitzeko, eskaera aurkeztu behar al dut? Ez. Gaur egun bi urteko edo goiko maila batean matrikulatuta egonez gero eta ikastetxean eta hizkuntza-eredu berean jarraitu nahi izanez gero, bertan jarraitu ahal izatea bermatuta dago, eta, beraz, ez da inolako eskaerarik aurkeztu behar.
- Ikastetxe bateko urte bateko taldean egonez gero, bertan jarraitzeko eskaera aurkeztu behar da? Bai. Ikasleak gure hezkuntza-sisteman bi urteko edo hortik gorako mailan sartzen dira. Ondorioz, ikastetxe batean urte bateko taldean matrikula badu eta bertan bi urteko mailan egon nahi badu, onarpen prozesuan parte hartu behar du eta dagokion eskaera aurkeztu.
- Dokumentazio gehigarria epez kanpo aurkezterik dago? Ez. Epe barruan nahitaezko dokumentazio guztia aurkezten ez bada, eskabidea osatu gabe geratuko da, eta ez da kontuan hartuko plazak esleitzeko. Bestalde, esleipenean ez dira kontuan hartuko epe barruan egiaztatu gabeko baremoko puntuak.
- Joan den ikasturtean lehen aukeran eskatu ez nuen ikastetxe bat esleitu bazidaten, eta aurten berriro saiatu nahi badut, egin dezaket hurrengo ikasturterako eskaera? Eta nik nahi dudan ikastetxea berriro ez bazait tokatzen, gaur egun nagoen ikastetxeko plaza galduko dut? Eskaera egin dezakezu eta egokitzat jotzen dituzun aukeren kopurua gehitu (zenbat eta gehiago, hobe). Eskatutako aukera ez badizute ematen, ez da egungo ikastetxeko plaza galduko. Beste ikastetxean plaza ematen badizute bai, orduan ikasten ari den ikastetxeko plaza galtzen da.
Epeak
- 2026ko otsailaren 2tik 13ra eskabideak eta agiriak aurkezteko epea
- Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: martxoaren 4an.
- Kontsultak egitea eta erreklamazioak aurkeztea: martxoaren 12ra arte
- Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 24an.
- Kontsultak egitea: apirilaren 13ra arte
- Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea Ikastetxeko Eskola Kontseiluan: apirilaren 13ra arte
- Eskabidean atzera egitea: apirilaren 13ra arte
- Behin betiko zerrendak argitaratzea: apirilaren 21ean.
- Kontsultak egitea: maiatzaren 25ra arte
- Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: apirilaren 24an
- Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: maiatzaren 25era arte
- Itxarote-zerrendaren iraunaldia: irailaren 11ra arte
- Plazen erreserbaren iraunaldia: irailaren 11ra arte
- Onarpen-bermeen Lurralde-batzordeen iraunaldia: irailaren 11ra arte
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herria liluratuta gelditu da eguzki eklipse historikoarekin
EITBko kamerak euskal geografia osoan zehar egon dira esperientzia honen segundo bakoitza erregistratzeko.
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain zuzenean eskaintzen ari da eklipsea, Bardeatik.
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.