Erabakia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Polemika Ipar Euskal Herriko hondartzetan, polizia armatuengatik

Iragarkia
18:00 - 20:00
Polemika Ipar Euskal Herriko hondartzetan, polizia armatuengatik
Gaurtik aurrera, poliziek armak eraman ahal izango dituzte Frantziako hondartzetan; hiru polizietatik batek eramango du, praktikan. Batzuek diote ez zaiela batere gustatzen erabaki hau.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X