IRAGARPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zuckerbergek 2.600 milioi euro emango ditu gaixotasunak ikertzeko

Facebookeko sortzaileak hurrengo hamar urteotan emango du dirua. "Denok batera, gaixotasun handiak mendea amaitu aurretik sendatu ahalko ditugu", esan dute Zuckerbergek eta emazteak.
Mark Zuckerberg Facebookeko sortzailea. Argazkia: EFE.
Mark Zuckerberg Facebookeko sortzailea. Argazkia: EFE.

Mark Zuckerberg Facebookeko sortzaileak eta Priscila Chan emazteak datozen hamar urteotan gaixotasunak ikertu, sendatu eta prebenitzeko 3.000 milioi dolar (2.669 milioi euro) emango dituztela iragarri dute.

"Denok batera, gaixotasun handiak mendea amaitu aurretik sendatu ahalko ditugu", esan dute mezu baten bidez, sare sozialean, Chan Zuckerberg Ekimenaren bidez egingo duten donazioaren berri emateko.

Egitasmoaren gakoetako bat BioHub zentroa izango da; bertan, Stanford, Berkeley eta Kalifornia-San Frantzisko unibertsitateetako zientzialari eta ingeniariek elkarrekin egingo dute lan. Ikertzaileen lana errazteko baliabide eta softwarea garatuko dituzte aipatutako zentroan.

"Zientzia, epe luzerakoa den ahalegina"

"Zientzia epe luzerako ahalegina da. Ondorengo hamarkadetan, milaka milioi inbertitzea aurreikusi dugu, baina urteak beharko dira baliabide horiek garatu eta ehuneko ehunean erabili ahal izateko. Hori zaila da, eta pazientzia behar dugu, baina garrantzitsua da", esan dute.

Halaber, Cori Bargmann aditua Chan Zuckerberg Ekimenean lanean hasiko dela gaineratu dute. Bargmann neurozientzian eta genetikan da aditua.

Bikoteak 2016ko irailean eman du donazio horren berri. 2015eko amaieran, aldiz, Max euren alaba jaio zenean, Facebooken dituzten akzioen % 99 elkartasun proiektuetarako baliatuko dituztela jakinarazi zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X