Ondarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamiñaldeko hiru ataritako bizilagunak etxera itzuliko dira ostiralean

San Ignazio kaleko 48, 50 eta 52 atarietako bizilagunak dira. Oraindik, baina, 84 familia daude etxera bueltatu ezinda.
Euriteen ondorioz, mendi-magalean luizia izan zen martxoan. EFE
Euriteen ondorioz, mendi-magalean luizia izan zen martxoan. EFE

2016ko martxoan Ondarroako Kamiñalde auzoan izandako luiziaren ondorioz etxetik aterarazitako hainbat familia euren bizitokira itzuli ahalko dira ostiralean, urriaren 7an.

Ondarroako Udalak ohar batean jakinarazi duenez, San Ignazio kaleko 48, 50 eta 52 atarietako bizilagunak dira etxera itzuli ahalko direnak. Uztailean, 70 familia bat familia bueltatu ziren euren bizitokietara.

Udala "pozik" azaldu da luiziak kaltetutako bizilagunak "apurka-apurka" beraien etxeetara bueltatzen ari direlako. Nolanahi ere, oraindik "84 familia etxetik kanpo" daudela gogorarazi du.

"Bizilagun guztiak etxera bueltatzeko aukera izan arte lanean jarraitu behar dugu", adierazi du Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X