Nafarroan hobitik ateratako 5 lagunen gorpuzkiak identifikatu dituzte
Otsoportillon eta Iberon (Nafarroa) hobitik ateratako bost lagunen gorpuzkiak identifikatu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak, Nafarroako Gobernuak ostiral honetan jakitera eman duenez.
Horietako bat Jose Roa Garcia zen, Iruñeko zinegotzia, eta bere gorpuzkiak abenduan aurkitu zituzten, Iberon.
Beste lauak Otsaportilloko hobian aurkitu zituzten, eta Nafarroako Gobernuak baieztatu duenez, Meliton Agirre Lezea (Olaztiko bizilaguna); Francisco San Roman Galbete (Altsasun jaioa eta Urdiaingo bizilaguna); eta Domingo eta Francisco San Roman Otxoaren (Ziordiako bizilagunak) arrastoak dira.
Gorpuzkiak identifikatu ostean, Nafarroako Gobernuak haien sendiekin jarri da harremanetan, hobitik ateratako aztarnak ahalik eta lasterren emateko.