Euskal Herriko Unibertsitatea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nekane Balluerka, EHUko errektorea izateko hautagai

Azaroaren 7an emango dituzte jakitera behin betiko hautagaiak, eta azaroaren 24an egingo dituzte hauteskundeak.
18:00 - 20:00
Nekane Balluerka, EHUko errektoregaia

Nekane Balluerka EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko egungo errektoreordea azaroaren 24an errektorea hautatzeko egingo diren hauteskundeetan hautagai izango da.

Hautagaiak aurkezteko epea urriaren 10ean, astelehenean, ireki da, eta azaroaren 7an emango dituzte jakitera behin betiko hautagaiak, EHUko Gobernu Kontseiluak onartutako egutegiaren arabera.

Balluerka Psikologian lizentziaduna da, eta Iñaki Goirizelaia ordezkatuko du karguan, bera hautatzen badute. EHUko egungo errektorea 2012ko abenduaren 17an aukeratu zuten bigarren aldiz errektore, botoen % 55,15 jasota.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X