16 eta 24 urte artekoak, bizitzarekin zoriontsuenen daudenak
16 eta 24 urte arteko gazteak. Horiek dira, Eustatek egindako Norberaren Ongizateari buruzko azken Inkestaren arabera, bizitzarekin asebeteen edo zoriontsuenen bizi direnak.
Gazteok 7,8ko nota ematen diote duten bizitzari. Txanponaren beste alderdian daude langabeak: euren bizimoduari 6,7ko nota ematen diote eta. Puntuazioak, ordea, gora egin du 2014ko inkestarekin alderatuta (5,9koa zen orduan).
Bizitzarekiko asetasunak behera egiten du adinean gora egitean. Hori bai, 65 urteak beteta eta hortik gora, hazi egiten da zoriontasuna. Adin tarte horretako pertsonek 7,6ko nota eman diote bizitzari, emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunik ez dagoela.
Bizkaitarrak, pozarren bizi direnak
Orokorrean, bizitzaren asetasun globalari 10etik 7,5eko nota eman diote EAEko biztanleek, 2014an baino lau hamarren gehiago. Lurraldeka, bizkaitarrak bizi dira zoriontsuenen (7,6); gipuzkoarrak ageri dira bigarren (7,5), eta arabarrak, hirugarren (7,3).
Norberaren bizitzaren balioaren nota, alegia, gure bizitza zenbateraino merezi duen galdetuta emandakoa, 8koa da batez beste. Biztanleen % 70,7rentzat "handia" da (% 56,1entzat, 2014an), eta % 1,9rentzat, "txikia".
Lurraldeka, arabarrak dira batez besteko horren azpitik dagoen nota bat (7,7) eman duten bakarrak. Bizkaitarrek eta gipuzkoarrek 8,1ekoa eman dute.
Gogo aldartean ere, gazteak nagusi
Gogo aldarteari dagokionez, 16 eta 24 urte artekoak dira puntuazio onena ematen dutenak (7ko nota), eta txarrena, honetan ere, langabeek (6,3)
Bizkaian bizi direnak daude gogotsuen (6,9), eta apur bat gutxiago (6,7) arabarrak eta gipuzkoarrak. Jaioterriari dagokionez, Bizkaian jaioak sentitzen dira alaien (6,9), eta atzerritarrak, nota baxuena eman dutenak (6,6)
Aisiarenekiko duten asetasunari erreparatuta, batez bestekoa 6,8koa da. 65ko urte gorakoek ematen diote puntuazio altuena (7,9), eta txikiena, 35 eta 49 urte artekoek (6,1). Inaktiboek 7,6ko nota eman diote gai honi, eta okupatuek, 6,1ekoa.
Lurraldeka, arabarrek eta gipuzkoarrek bizkaitarrek baino apur bat hobeto baloratu dute arlo hau (6,8 eta 6,7, hurrenez hurren).
Zure interesekoa izan daiteke
Artxandako tunela, itxita: eragozpen nagusiak, bide alternatiboak eta aholkuak
Bilboko gotzainak elkarrizketarako deia egin du, "berriz ere indarkeria agertu ostean, aurretik izan zenaren berdina izan ez arren"
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko