Leioako ustezko erasotzailea DNA proba baten zain dago
Astearte goizaldean, Leioan, 14 urteko neska bati sexu-erasoa egin zion ustezko erasotzailea DNA proba baten zain dago eta epaileak emaitza horren araberako neurriak hartuko ditu, EiTBk jakin ahal izan duenez. Bien bitartean, 18 urteko gizonezkoa aske dago, karguekin.
Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte zerbitzua gizonezkoari babesa eta zaintza eskaintzen ari zaio, Teresa Laespada Bizkaiko foru diputatuaren esanetan, gaztearen kontrako balizko erasoak saihesteko.
Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru diputatuak azpimarratu duenez, gaztea adin nagusikoa da eta, beraz, ez dago Diputazioaren zaintzapean. Hala ere, babes eta zaintza zerbitzu batean sartu dutela azpimarratu du, "zaintzapean eta kontrolpean" egon dadin.
Bestalde, Bizkaiko Diputazioak jakinarazi duenez, 14 urteko emakumeak arreta psikologikoa jasoko du astelehenetik aurrera Diputazioaren bitartekoak baliatuta. Gainera, adingabea ez biktimizatzearen beharra azpimarratu du. "Bere prozesua izan behar du, adingabea babestu behar da eta baita haren intimitaterako eskubidea ere", zehaztu du.
________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
uzten fakturan. uzten fakturan.Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean