Euskal Kazetaritza Sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iker Merodiok 2016ko Kazetaritza Digitala Saria eskuratu du

Halaber, Jon Sistiaga kazetari gipuzkoarrak 2016ko Euskal Kazetariak Saria lortu du, guda eta gatazka zonaldeetan egindako “sekulako lanagatik”.
Iker Merodio, Kazetaritza Digitala Sariaren irabazlea. Argazkia: EiTB
Iker Merodio, Kazetaritza Digitala Sariaren irabazlea. Argazkia: EiTB

Iker Merodio EiTBko Administrazio Kontseiluko kideak 2016ko Kazetaritza Digitala Saria eskuratu du astelehen honetan, azaroak 7. Bere iritziz, Internet ez da prentsaren etsaia, guztion esku dagoen beste baliabide bat baizik. Ildo horretatik, On line eskaintzaren garrantzia azpimarratu du.

Halaber, Jon Sistiaga kazetari gipuzkoarrak 2016ko Euskal Kazetariak Saria lortu du, guda eta gatazka zonaldeetan egindako “sekulako lanagatik”.

Jon Sistiagaren iritziz, “kazetariek begietara begiratu behar dute, egia jakiteko funtsezkoa baita enpatia izatea”. Bestalde, lan-prekarietatea salatu du eta azkenaldian ugaritu diren solasaldiak kritikatu ditu, ez baitiote inolako mesederik egiten kazetaritzari.

Beste alde batetik, Kazetari turkoen kolektiboak Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell Saria eskuratu  du, “uztailaren 15ean arrakastarik izan ez zuen kolpe militarraren ondoren jasandako jazarpen eraso eta errepresioagatik”, epaimahaiak nabarmendu duenez.

Maria Josefa Marzo "Hierro" egunkariko azken garaiko zuzendaria izan zen eta europar gaietan aditua den kazetaria da. Arrazoi horregatik, Juan Maria Aburto Bilboko alkateak Ibilbide Profesionalari Saria eman dio.

Gainera, Hodeiren Bila Plataformak Pertsonaia/Giza instituzioari Saria eskuratu du, , bere borroka indarra eta familiari laguntzeagatik baina, batez ere, Hodei Egiluzen desagarpena komunikabideetara hedatzeagatik ikaragarrizko ikuspena emanez.

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatutako 'Euskal Kazetaritza Sariak 2016' Bilbon banatu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

115 ikastoletako lehendakariek agerraldia egin dute
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oztopoen aurrean 'sare sendo bat' osatzen dutela adierazi dute 115 zentroetako lehendakariek

Euskal Herriko 115 ikastoletako lehendakariek agerraldi jendetsua egin dute gaur arratsaldean Hernanin (Gipuzkoa). Azken boladan izandako auzien balorazioa egiteko eta emandako erantzun kolektiboaren balioa goratzeko agerraldia izan da. Ekitaldian, Oier Sanjurjo Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakariak, Erik Etxart Seaskako lehendakaritzako kideak eta Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hartu dute hitza. Azkenaldiko oztopoen aurrean ere 'indartsu eta gogotsu' arituko direla 'euskarazko hezkuntza baten alde' adierazi dute. Bi kasu aipatu dituzte bereziki: Lodosako kasua: Nafarroako Gobernuak Ibaialde ikastolari Haur Hezkuntzako ituna kentzeko egindako saiakera eta eskualdeak emandako babesa. Baxoaren borroka: Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz egin ahal izateko ikasle zein eragileek erakutsitako konpromisoa.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X