Sanferminetako erasotzaileak salatu zituen Kordobako neska, epaitegian
Sanferminetako erasotzaileak salatu zituen Kordobako neskak Pozoblancoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian deklaratu du ostiral honetan, azaroak 25. Iruñeko epaileari esan ziona berretsi duela adierazi du Blas Arevalo biktimaren abokatuak. Halaber, bortxaketa horregatik urduri jarraitzen duela esan du neskak.
Ildo horretatik, gertatutakoa argitzeko epaiketa abiatu arte eta Ministerio Fiskalak kalifikazio idatzia aurkeztu arte prozedurak bere bidea jarraitzea espero duela gaineratu du neskaren abokatuak.
WhatsApp bidez zabaldutako bideoan eta horren inguruan egindako iruzkinetan bortxaketa zantzu argiak ikusi zituen Iruñeko epaileak. Arrazoi horregatik, gertatutakoa argitzeko ardura Kordobako epaitegiari eman zion joan den hilabetean.
Iruñeko magistratuaren arabera, "zantzu argiak daude biktima konorterik gabe uzteko substantziak erabili zituztela ondorioztatzeko". Ebazpenean jasotakoaren arabera, autoan sartu bezain pronto, neskak kordea galdu zuen. Hala, ibilgailuan bertan bortxatu zutela gaineratu zuen epaileak.
Epailearen arabera, akusatuek autoaren barruan gertatutakoa bideoan grabatu zuten eta, jarraian, WhatsApp bidez zabaldu zuten. Neska esnatu zenean, “erabat biluzik zegoen”, atzeko jesarlekuan eserita. Orduan, auzipetu batek sexu-harremanak izatea eskatu zion neskari, baina ezetz esan zuenez, birritan jo eta ibilgailutik kanpora bultzatu zuen.
Gainera, auzipetuek grabatutako bideo horrek eta biktimaren adierazpenek bortxaketa frogatuko luketela uste du epaileak. Ildo horretatik, froga horiek baliagarriak direla esan du.
Beste alde batetik, lau akusatuen defentsek biktimak esandakoa kritikatu dute, xehetasun batzuk ahaztu dituelako baina “beste asko gogoratzeko oroimena duela”.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Ensancheko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak