LHkoak, 2018an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haur eta Lehen Hezkuntzetako irakasleentzako lan eskaintza, 2017an

Sindikatuek lan eskaintza publikoa atzeratzea eskatu eta gero, Hezkuntza Sailak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 800 lanpostu eskainiko ditu 2017an, eta Lanbide Heziketakoak 2018an izango dira
OPE Bizkaia
OPE Bizkaia

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzako 800 lanpostuko lan eskaintza publikoa egingo du, eta 2018rako utziko du Lanbide Heziketako irakasleentzako eskaintza.

Joan den ostiralean, Cristina Uriarte sailburuak ekainean 818 lanpostuko eskaintza deituko zutela iragarri zien sindikatuei. Lanpostu horietako 47 aurtengo deialdian eskaini baina hutsik gelditu ziren plazak dira.

Steilas eta LAB sindikatuek deialdia urtebete atzeratzea eta 2017ko eta 2018ko lanpostuak batera eskaintzea proposatu zuten, hautagaiek probak prestatzeko denbora nahikoa izan dezaten.

Eusko Jaurlaritzak eskaera aztertzeko konpromisoa hartu zuen, eta eskaintza publikoa 2017an egiteko asmoa berretsi du gaur, baina Lanbide Heziketako lanpostuak 2018an eskaintzea erabaki du, “behin plaza horien ezaugarriak, batik bat hizkuntza profilei dagozkienak, sindikatuekin aztertuta”.

Hezkuntza Saila lan eskaintza atzeratzearen aurkako da, “irakasleei eta hezkuntza sistemari ahalik eta egonkortasun handiagoa emateko, irakaskuntzaren kalitatearen mesedetan”.

Plaza kopuruari dagokionez, Hezkuntza Sailak azaldu du Espainiako legediak baimentzen duen lanpostu kopuru handiena eskainiko duela, nahiz eta “hobe zatekeen horrelako mugarik ez egotea”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X