Urtarrilaren 5ean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Errege Magoen kabalgatak 10 karroza eta 400 lagun izango ditu

Zortzi animazio talde ere izango dira. Jesusen Bihotza plazatik aterako da, 18:00etan.
Cabalgata reyes 2014 EITB
Cabalgata reyes 2014 EITB

Bilboko kaleetan barrena izango da, ostegun honetan, Errege Magoen kabalgata, eta, aurten, 400 pertsona baino gehiago izango ditu, besteak beste, artista, teknikari, suhiltzaile, udaltzaingo eta segurtasun langileen artean; eta 10 karroza izango dira.

Hiru Errege Magoek agenda ekitaldiz betea dute; izan ere, goizeko 12:00etan hiriko ospitaletara joan dira, egun hauetan gaixo dauden umeei opariak emateko.

Segizioak suhiltzaileen bi kamioi, zortzi animazio talde eta zazpi ekortzaile izango ditu. Jesusen Bihotza plazatik aterako da, 18:00etan.

Ordu erdi geroago, Moyua Plazara iritsiko da, eta 19:00ak aldera Plaza Biribiletik pasatuko da, udaletxera, 19:30ean iristeko. Bertan, Errege Magoek ohiko mezua eskainiko dute balkoitik, eta umeekin bilduko dira.

10 karrozen artean, besteak beste, Ekialdeko Izarrarena, Oparien Biltegiarena, Jostailuena eta “Street Fusioarena” izango dira, hiru Errege Magoenez gain.

Animalia fantastikoak

Animazio taldeei dagokienez, “Ice Dance” dantza-ikuskizuna ikusi ahal izango da, baita “Izarren Zaindariak” aire-ikuskizuna ere. Bertaratzen direnek animalia fantastikoak ikusiko dituzte buruaren gainetik.

Ekitaldi hau dela eta, trafikoa itxiko dute, kabalgataren ibilbidean. 15:00etatik aurrera, Galtzara Nagusiari eragingo dio, Jesusen Bihotza Plazako eta Maria Diaz de Haro kaleko guneen artean, karrozak muntatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X