Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskola-jazarpenari aurre egiteko KiVa programa abian 52 ikastolatan

Ikastolen Elkartearen arabera, Lehen Hezkuntzako 18.419 ikasle hasi dira parte hartzen programa honetan.
MAM-eko argazkia: bullyng-ikastoletan_
MAM-eko argazkia: bullyng-ikastoletan_

EAEko eta Nafarroako 52 ikastolak martxan jarri dute astelehen honetan eskola-jazarpenari aurre egiteko KiVa programa, Ikastolen Elkarteak ohar batean jakinarazi duenez.

Elkartearen arabera, Lehen Hezkuntzako 18.419 ikasle hasi dira parte hartzen Finlandiako Turku Unibertsitatean diseinatutako programa honetan.

Gainera, datozen ikasturteetan KiVa ikastola guztietara hedatzea da helburua.

Ikastolen Elkarteak jakinarazi duenez, ikastolen komunitate osoa hartzen du bere baitan, hau da, ikasleak, irakasleak, langileak eta gurasoak. Hartara, eskola-jazarpenari aurre egitea "guztien eginkizuna" dela azpimarratu du.

Azkenik, datozen egunetarako ekitaldi bereziak antolatu dituzte ikastolek, "KiVa programa ezagutarazi eta ikastoletan txertatzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X