Araban
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txirrindulari bat eta motorzale bat zauritu dira bi auto-istriputan

52 urteko txirrindularia Otazun zauritu da auto batek harrapatu ostean; motorzalea, berriz, motorra errepidetik atera denean, A-1ean, Gasteiz parean.

Txirrindulari bat eta motorzale bat zauritu dira igande honetan Arabako errepideetan izandako bi trafiko-istriputan, Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Lehenengo istripua gaur goizean jazo da, A-3104 errepidean, Otazu parean. Nissan Qashqai ibilgailu batek 52 urteko txirrindulari bat harrapatu eta larri zauritu du. Ondorioz, Santiagoko Ospitalera eraman dute.

Bigarren istripua 16:00ak pasata gertatu da, A-1 autobian, Gasteiz parean, Iruñarako noranzkoan. Bertatik zihoan Honda CB600F motor bat errepidetik atera da, eta gidaria zauritu egin da. Santiagoko Ospitalera ere eraman dute.

Bestalde, asteburu bitartean Ertzaintzak hiru gidari atxilotu ditu eta beste sei ikertu baimendutako alkohol tasa gainditzeagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X