20. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Korrikaren urteurren festa egingo dute otsailaren 11n, Irunen

20 edizioetan euskararen aldeko lasterketak egindako ibilbidea errepasatuko dute Irungo otordu berezian Ficoban. Sarrerak 20 euroan eros daitezke.
20. KORRIKA
20. KORRIKA

1980ko martxoaren 29an abiatu zen aurreneko Korrika, eta, 37 urte geroago, martxoaren 30ean emango ditu lehen urratsak euskararen aldeko lasterketaren 20. edizioak.

Urtemuga seinalatua izango da, beraz, aurtengoa. Horregatik, 20. urteurrena ospatze aldera, AEK-k festa berezia egingo du otsailaren 11n, Irungo Ficoban. Han, Korrika "sortzeko" ideia zoro bezain zoragarria izan zutenak omenduko dituzte. Era berean, ekimen honetan parte hartzen duten hainbat lagun bilduko dira bertan, jai-giroa nagusi izango duen urteurreneko festan.

Mahai-inguru batetik jaiotako ideia da Korrika. Bilera asko egin ostean, azkenik, bazkari batean hartu zuen itxura gaur egun ezagutzen dugun lasterketak. Horregatik, Irungo omenaldiaren ardatza bazkari bat izatea erabaki dute antolatzaileek; ezustekoz beteta egongo den otordu berezia izango da.

Esan bezala, Ficoba erakustazoka izango da horren lekuko, 13:00etatik 19:30era arte, eta Korrikaren historia goitik behera errepasatuko dute bertan.

Sarrerak 20 euroan daude salgai Korrikaren webgune ofizialean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X