Sanferminetako bortxaketan auzipetutako baten aldeko kartela, Sadarren
Sanferminetan taldean egindako bortxaketan parte hartzegatik auzipetuta dauden bost lagunetako baten aldeko pankarta atera zuten atzo, igandea, Sevilla futbol taldeko zenbait jarraitzailek, Sadarren jokatu zen Osasuna-Sevilla partidan. Pankarta horretan 'Gordo' izena irakur zitekeen.
Uztailaren 7an, San Fermin egunean, 18 urteko neska bati taldean egindako bortxaketaren egileetako bat delakoan, espetxean dago Jose Angel Prenda Martinez, 'Gordo' ezizenez ezaguna. Prenda Martinez Sevilla taldearen jarraitzaile ezaguna da, eta zale sevillarrak biltzen dituen 'Biriak' kolektiboarekin lotu izan dute.
Berehala zabaldu zen argazkia sare-sozialetan, eta ekintza salatzeko mezuak bata bestearen atzetik etorri ziren:
Ikerketa zabalik
Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak jakitera eman zuenez, Polizia Nazionalak txosten bat egingo du pankarta honi dagokionez, eta Indarkeriaren aurkako Batzordeari bidaliko diote, gertaerak ikertu ditzan eta dagokion agintariari isun bat proposatu diezaion.
Biriak taldearen oharra
Gerora, igande honetako 22:00ak aldera, Biriek ohar bat argitaratu eta ukatu egin zuten Sadarren egon izana. "Biris Norte ez da Sadarreko harmailetan egon", dio oharrak. Modu horretan, baztertu egin nahi izan zuten pankartarekin zerikusia izatea.
Komunikatu horretan, "oraindik epaitu gabe dagoena ez kondenatzea" defendatu zuten, baita "errugabetasun-presuntzioa" errespetatzea ere, bortxaketaren auzian auzipetuta daudenei zeharkako erreferentzia eginez.
Aldi berean, Birien oharrak adierazten zuenez, talde hori "genero indarkeriaren edota indarkeria sexistaren aurka" dago, eta horren aurka borrokatzen dutela zioten "bai Ana Bella Fundazioko emakumeei laguntza emanez, bai laguntza edo kontzientzia-kanpainen bitartez".
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Ensancheko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak