Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat hil dute Surian (Bartzelona)

Bikotearen alabak topatu ei du ama hilda. 2017ko zortzigarren hilketa matxista da honakoa Espainiako Estatuan.
Hilketa matxista Surian. EFE
Hilketa matxista gertatu den etxebizitzako fatxada. EFE

79 urteko emakume bat hil du 82 urteko bikotekideak Surian (Bartzelona), Esquadra Mossoek jakinarazi dutenez.

Gizonak labanaz hil du emaztea, eta gero bere buruaz beste egiten saiatu da arma horrekin, eta ospitalera eraman dute, zaurituta. Ustezko hiltzailea poliziaren zaintzapean dago, eta osatzen denean, epailearen esku utziko dute.

Alabak aurkitu omen ditu ama hilda eta aita zaurituta, etxean, 09:20 aldera.

Manresako (Bartzelona) epaitegiak hartu du ikerketa bere gain. Justizia iturrien arabera, biktimak ez zuen tratu txarren salaketarik aurkeztu.

2017an Estatuan hil duten zortzigarren emakumea da honakoa. Azkena igandean erail zuten, Moran (Toledo).

---------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X