EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bortxatu egin dutela salatu du adin txikiko batek Tolosan

Segurtasun sailak baieztatu duenez, biktimak igandean jarri du salaketa.

Adin txikiko batek bortxatu egin dutela salatu du igandean Tolosan. Segurtasun sailaren arabera, larunbatean izan da ustezko erasoa.

Tolosako Udalak oharra kaleratu du "bortxaketa irmoki" salatzeko, eta astelehenerako elkarretaratzera deitzeko; 19:00etan, udaletxe aurrean izango da bilkura. Herritarrei bertaratzeko deia egin die Udalak.

"Erasoa jasan duen emakumeari elkartasuna eta babesa adierazi nahi diogu eta Udalak indarkeria mota honi aurre egiteko dituen zerbitzuak eta tresnak eskuragarri dituela helarazi", adierazi du Udalak oharrean.

-----------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X